XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Oinarrizko ikerketan eremu berriak aztertzen dira eta helburuak ez daude hain ondo definituak.

Oinarrizko zientzien ikerketen zatirik handiena eskura dauden teknologien menpe dagoela uste dut.

Teknika berriek zientzia berrietara gidatzen dute.

Telekomunikabideen eremuan egindako lanen eraginez, injineruek informazioari buruz zuten ideiak, genetikaren aurrerakuntzetan zeregin nagusia izan du.

Zientzia puruetan egindako beste aurkikuntzak, ordenadorearen eta oso tenperatura baxuak lortzeko dauden beste teknikak erabiltzeari esker baino ez dira posible izan.

Teknologia zientzia aplikatutzat jo daiteke, baina zientzia bera ere teknologia aplikatu bezala ager daiteke.

Teknologia helburu edo emaitza konkretu bat lortzeko bide bezala hartzen bada, bide eta emaitzen hierarkia osoa dagoela onartu behar da.

Zirkuitu elektronikoa bidea izan daiteke eta ordenadorea azken emaitza, baina bitarteko maila desberdinetan, ordenadorea gaixoaren bizitza salbatzoko tratamendua ematen duen diagnostikoa azaltzeko programa egikaritzeko edo exekutatzeko bidea izan daiteke.

Egitura hierarkiko honen ondorioz, teknologiaren eboluzioa maila hauetako edozeinetan goiko mailan ezarritako helburuaren menpe dago, eta teknologiaren orientabidean zein aurrerakuntzaren erritmoan eragina du.

Zientzia eta teknologiaren arteko elkarrekiko erlazioa dagoen bezala (bata besteaz baliatuz eta alderantziz) teknologia eta zientziaren arteko elkarrekiko erlazioa ere badago.

Teknologiak nagusitasun ekonomiko eta sozialari laguntzen dio, baina ingurune sozialetik bere indar eta bere justifikazio propioak ere hartzen ditu.

Teknologiak gizartean duen tokia debate interesgarri bateko gai da aspaldian.

Baina teknologiaren eta bere zereginaren azterketak aro garaikidean, 1954ean Frantzian argitaratutako Jacques Ellul-en La technique ELLUL, J.: La technique. Armand Colin, Paris, 1954 lanarekin, indar berezia izan du.

Lan honetan egileak azaltzen zuenez, teknologia ez da guk lortu nahi ditugun helburuak eskuratzeko erabiltzen ditugun ahaleginen emaitza bakarrik, baizik eta teknologiak berez zehazten ditu helburu horiek.

Gauza bat egiten ez badakigu, hori ez jokatzeko arrazoi bat izan daiteke, baina Ellul beldur da proposamendu honen alderantzizkoak derrigorrez egia ez ote den.

Egiten ikasten ditugun gauzak egon daitezke, baina hauek ez egitea hobe izango litzateke.

Teknologiari buruzko jokabide desberdinen azkenaldiko analisi batean, Tom Kitwood-ek KITWOOD, T.: The world re-fashioned for human use. The new universities quarterly (Londres), 34.lib., 4. zk., 1980ko udazkena, 482-504. orr. honako axioma nagusia proposatzen du:

Teknologia, zientziaren metodo eta aurkikuntzetan oinarrituz, denontzat onuragarria izango da eta gizateriaren arazo materialak konpondu egingo ditu.